XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

G. ¿Nori tocatzen zaio erabaquitzea, catolicoen artean sufritu bear dan, ala ez, gaitz oietacoren bat edo gueiago, beguiraturic beren ingurune edo circunstatziai? E. Aita Santu ta Obispoai, bada auec dira animen gurasoac, Religioaren eta oitura onen Juezac, eta auec guziac dute zericusia gai onetan.

G. ¿Zerequin comparatzen dira Elizaren eta errien artean bear diran elcargoi edo relazioac? E. Guizonaren gorputz eta animaren artean bear diranequin, alaco moduan nun gorputzari dagoquionac ezteguiola calteric eguiñ animari dagoquionari, baizic bestera, lenengoa egon dedilla bigarrenaren mendean.

G. ¿Zer eguiñ bear degu catolicoac Elizaren etsai dan gobiernu baten mendean gaudenean? E. Paquean badago, sufritu pazientziaz, erregutu guziac alcarturic, Obispoen aguinduac jarraituaz aleguiñ guzia eguiñ, garaile atera ditezen eguia, justizia eta Eliza.

G. ¿Gobiernu liberal guziac dira Elizaren etsaiac?.